XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Latinezko clavicymbalum, italierazko clavicembalo eta arpicordo, cembalo eta clavizimbel alemanez, harpsichord ingelesez, clavicordio gaztelaniaz, clavecin frantsesez eta klabizenbalo euskaraz, leku eta garai desberdineko plektrodun instrumentuak izendatzeko hitz egokiak dira.

Tamainaz txikiak direnean, espineta, birjinal eta muselare hitzak ezartzen zaizkie.

Klabe handiaren historian, funtsean bi eskola bereizten dira: italiarra eta flandestarra.

Bigarren eskola honen ondorio dira frantziarra, ingelesa eta alemana eta eskola iberiarrak italiarrarekin baditu kidetasunak.

Eskola flandestarrak edo Rûckersenak izen berezi hau du.

Izan ere Rûckerstarren dinastiak egin zituen bere urre-aroan instrumenturik ederrenak.

Geroago, Instrumentugileak izeneko atalean familia honetako pertsonaiak sakonago aztertuko ditugu.

Dena dela, klabe italiarraren eta beste baten arteko desberdintasun nagusia, harien luzera zen.

Teorikoki hariek luzera bikoitza behar dute zortzidunka behera egiten dugun neurrian: .

Horretarako ordea, guztiz instrumentu luzea beharko genuke, eta eskola bakoitza arazoa ebaztearen bere irtenbideaz baliatzen zen.

Italiarrek arauari teklatuko bigarren Do-raino (altuetatik hasita) segitzen diote eta flandestarrek hirugarreneraino.

Horren ondorioz, instrumentuen kaxak forma desberdina zuen.